I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
899/2007 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait dirulaguntzatarako 2007ko gastua egiteko baimena ematen duena.
Apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak, zeinetan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea baita Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, enpleguaren sustapenarekin lotuta ezarritako zerbitzuak eta programak modu koordinatuan kudeatuz; horretarako, besteak beste, zenbait dirulaguntzatarako deialdia egin, horiek eman eta kudeatzen ditu, enplegua sortu eta enplegurako orientabideak eta prestakuntza emateko arloan. Dirulaguntza horien deialdiak 2007. urtea baino lehenago ere onetsi dira.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du dirulaguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritako moduan.
Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuek, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, beren 10. artikuluan emandako eskurantzez baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen dirulaguntzetarako 2007ko gastua egiteko baimena ematea. Hona dirulaguntza horiek:
_Laneratzeko orientabide eta jarraipen ekintzetarako dirulaguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 20an emaniko 3401/2006 Ebazpenean araututakoak, dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 43. zenbakiarekin. Dirulaguntzek 225.812 euro egiten dute, "Entitate laguntzaileen ekintza pertsonalizatuak laneratzeko orientabideak emateko. EGF" izeneko 882003 84300 4819 241102 kontusailaren kargura.
_Lanerako Prestakuntza Plan Nazionalean parte hartzen duten ikasleentzako bekak eta laguntzak ordaintzeko dirulaguntzak, maiatzaren 3ko 631/1993 Errege Dekretuan aurreikusiak eta aurreko errege dekretua garatzen duen 1994ko apirilaren 13ko Ministerioaren Aginduan arautuak; dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 13. zenbakia dute, eta 260.000 euro egiten dute, "FIP planaren prestakuntza programak, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuak" izeneko 882001 84200 4709 242103 kontusailaren kargura.
_Kontratazio konpromisoa atxikia duten prestakuntza programak betetzeko lankidetza hitzarmenak izenpetzen dituzten enpresentzat prestakuntza ekintzak egiteko dirulaguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3593/2006 Ebazpenean araututakoak, dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 14. zenbakiarekin. Dirulaguntzek 20.590,75 euro egiten dute, "FIP planaren prestakuntza programak, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuak" izeneko 882001 84200 4709 242103 kontusailaren kargura.
_Prestakuntza ekintzak egin eta bertan parte hartzen duten ikasleak gero kontratatzeko konpromisoa hartzen duten enpresa edo enpresa taldeentzako dirulaguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3994/2006 Ebazpenean araututakoak, dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 47. zenbakiarekin. Dirulaguntzek 307.600 euro egiten dute, "Lanerako prestakuntzako programak, kofinantzatu gabeak" izeneko 882001 84200 4709 242104 kontusailaren kargura.
_Emakumeentzako prestakuntza ekintzetarako dirulaguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3594/2006 Ebazpenean araututakoak, dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 53. zenbakiarekin. Dirulaguntzek 240.400 euro egiten dute, "Nafarroako lanerako prestakuntzako programak, PO/3 EGF" izeneko 882001 84200 4709 242105 kontusailaren kargura.
_Graduatuondokoentzako prestakuntza ekintzetarako dirulaguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3595/2006 Ebazpenean araututakoak, dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 57. zenbakiarekin. Dirulaguntzek 215.320 euro egiten dute, "Lanerako prestakuntzako programa kofinantzatu gabeak" izeneko 882001 84200 4709 242104 kontusailaren kargura.
_Laneratzeko zailtasunak dituztenentzako prestakuntza ekintzetarako dirulaguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3595/2006 Ebazpenean araututakoak, dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 60. zenbakiarekin. Dirulaguntzek 92.280 euro egiten dute, "Lanerako prestakuntzako programa kofinantzatu gabeak" izeneko 882001 84200 4709 242104 kontusailaren kargura.
_Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza bultzatzeko dirulaguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3596/2006 Ebazpenean araututakoak, dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 63. zenbakiarekin. Dirulaguntzek 210.400 euro egiten dute, "Laneko arriskuen prebentziorao etengabeko prestakuntzako ekintzak" izeneko 882002 84200 4709 242100 kontusailaren kargura.
_Hobetze ekintzak egiteko prestakuntzako teknikarientzako bekak, maiatzaren 3ko 631/1993 Errege Dekretuan arautuak; dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 64. zenbakia dute, eta 210.000 euro egiten dute, "Prestakuntzako teknikariak hobetzeko ekintzetarako bekak" izeneko 882001 84200 4709 242102 kontusailaren kargura.
_Enplegu-sorguneak garatzeko dirulaguntza, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak arautuak 1999ko martxoaren 4ko Foru Aginduaren bidez; dirulaguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 61. zenbakia dute, eta 800.000 euro egiten dute, "Enplegu-sorgune berriak garatzea PO/3EGF Nafarroa" izeneko 882001 84200 4709 241102 kontusailaren kargura".
2. Ebazpen hau igortzea Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura, Enplegurako Prestakuntzaren Zerbitzura, Enplegua Sustatzeko Zerbitzura eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko kontu-hartzaile delegatuari.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2007ko martxoaren 29an._Zuzendari kudeatzailea, Susana Labiano Bastero.
Iragarkiaren kodea: F0705832