67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

44/2007 FORU DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, Julio Pedro Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektore izendatzen duena.

Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak, abenduaren 21ekoak, bere 20.2 artikuluan xedatzen du errektorea unibertsitateko komunitateak aukeratuko duela, hautaketa zuzenaren eta sufragio unibertsal, libre eta sekretuaren bidez, beren zerbitzuak eskaini eta jardunean ari diren unibertsitateko katedradunen kidegoko funtzionarioen artetik. Autonomia Erkidegoko organo egokiak izendatuko du.

Estatutuetan arautuko dira errektorea hautatzeko prozedura, agintealdiaren iraupena eta zer egin behar den kargua hutsik gelditu edo errektorea falta edo gaixorik dagoenean. Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuak onesten dira. Foru Dekretu honen 36., 37. eta 38. artikuluetan errektorea aukeratzeko prozedura ezartzen da.

Unibertsitatearen Hauteskunde Batzordeak, 2007ko maiatzaren 7an egindako bilkuran, Julio Pedro Lafuente López doktore jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektore izateko hautagai aldarrikatu zuen.

Hori horrela, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean ezarritakoari jarraiki, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko maiatzaren 21ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Julio Pedro Lafuente López jauna izendatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektore.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 21ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0708602