67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

184/2007 FORU AGINDUA, apirilaren 13koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Esteribarko Udal Plana Antxorizko 5. poligonoko 124. eta 125. lurzatietan aldatzeko espedientea behin betikoz onesten duena. Urrutia López senideek eta Gurbindo Urdániz senideek sustatu dute.

Esteribarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Esteribarko Udal Plana Antxorizko 5. poligonoko 124. eta 125. lurzatietan aldatzeko espedientea behin betikoz onestea. Urrutia López senideek eta Gurbindo Urdániz senideek sustatua da eta baldintza hauek bete beharko dira:

_Etxebizitza babestuetan, bat babes ofizialekoa eta bi prezio tasatukoak izan beharko dira.

_Urbanizazioak errespetatu beharko du lurzatiaren iparraldeko mugako ezpondaren topografia, drainatze naturala egiten baita.

2. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu honen berri ematea Esteribarko Udalari, Antxorizko Kontzejuari eta Urrutia López senideei eta Gurbindo Urdániz senideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 13an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0706351