II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
SAN ADRIAN
AR-2 (igerilekuen alderdia) birzatitzeko proiektuko aldaketa. Hasierako onespena
Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 8ko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
"Lehena._Hasiera batean onestea AR-17 eremu homogeneoko eta San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioetako herrigune inguruko lurzoru urbanizaezinetako birzatiketa proiektuko aldaketa (AR-2, igerilekuen alderdia), José Iruretagoyena Aldazek prestatua, J. Emilio Artacho Barrasa arkitektoak eta Silvia Sánchez Soto abokatuak prestaturiko agiriei jarraikiz (2007ko otsaila); horien artean hauek daude: birzatiketa proiektu horretako aldaketa eta birzatiketa aktako aldaketa, erabaki honen bigarren puntuan ezartzen diren errekerimenduekin, behin betikoz onetsi aurretik bete beharko baitira.
Bigarrena._Sustatzaileari errekerimendua egitea, aurkeztutako agirietan alderdi hauek zuzen ditzan, birzatiketa proiektu horretako aldaketa behin betikoz onetsi aurretik:
1. José Martín Errea Rodríguez arkitektoak emandako txostenaren arabera (martxoaren 16ko 516/07 zenbakiko erregistro sarrera), erabaki honen 1. puntuan adierazitako agiriak zuzendu eta osa daitezen, behin betikoz onetsi aurretik, honela zuzendu eta osatu ere:
_PRT-6 lurzatiaren mugapenaren aldaketa: aipatutako txostenaren arabera, PRT-6 lurzati berriaren mugak ez datoz guztiz bat PT-2 zaharraren mugekin, ez baita hor sartzen gainean erabilera publikoaren zortasuna duten aparkalekuen erabilera gisa lur azpian emandako espaloi zatia; alderdi formal hori zuzendu egin beharko da behin betikoz onetsi aurretik. Aldi berean, zuzendu beharko da mugapen horretatik heldu den hutsegitea, hau da, bideen azalera gutxitu izana (hasierako proiektuan hori eratzen zuten lurzatiak batu egin dira); diferentzia hori PRT-6 lurzatiaren mugapenean izandako hutsegiteari zor zaio, mugapenean ez baita sartu sotoan aprobetxamendu pribatua eta gainean zortasuna dituen espaloi zatia.
_Gainean erabilera publikoaren zortasuna duten eremu pribatuen urbanizazioaren kontserbazio eta mantentze baldintzak ezarri beharko dira; horregatik Birzatiketaren Aktan islatuko dira, betebehar horretarako emandako aldiarekin batera.
_PR-3.2 lurzatia deuseztatzea eta PRT-3.1 lurzatian sartzea.
_PRT-7 lurzatiko udal aprobetxamendua doitzea.
2. Behin-behineko likidazioaren kontuan ikusitako hutsegiteak zuzentzea, eremu horretan jarduketa sistema aldatu baita, lankidetzatik konpentsaziora; honela zuzendu ere:
_Hirigintzako planeamenduari eta kudeaketari dagokien zatian, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeko 38. artikuluan xedatuarekin bat, beharrezkoa da bereiztea (lege horretako 38.4.j artikulua), alde batetik, "hirigintza kudeaketako gastuak, planak eta proiektuak tramitatzeagatik, %2 inguru egiten dutenak" (Konpentsazio Batzordeak ordaindu beharko baitizkio San Adriango Udalari), eta bestetik, "baita urbanizazio lanaren kudeaketa ekonomikoarenak, hauek ere %2 inguru egiten dutenak" (zenbateko hori Konpentsazio Batzordeari dagokio, hori bada kudeatzen duena), "biak ere urbanizazioko aurrekontu osoari aplikatuak". Alderdi hori sartu eta zehaztu egin beharko da behin-behineko likidazio kontuan, zeina proiektuko aldaketan, behin-behinekoz onetsi nahi den hartan, sartuta baitago (haren laburpenean Konpentsazio Batzordearen kudeaketa sartzen da bakarrik eta ez orain arte San Adriango Udalak lankidetza sistemaren bidez egindakoa).
Hirugarrena._Interesdunei jakinaraztea ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 141. artikuluan xedatutakoarekin bat, erabaki honek eragina izanen duela Arau Subsidiarioetako aldaketaren behin betiko onespena argitaratzen denean (2007ko apirilaren 30eko osoko bilkurako erabakia); izan ere, aldaketa hura betearaztea da hasiera batez onesten den betearazpen-tresna honen helburua.
Laugarrena._Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, hasierako onespen honen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina kontatzen hasita; epe horretan alegazioak aurkeztu ahalko dira; hasierako onespen honen iragarkia igortzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta Diario de Navarra egunkarira, argitaratzeko, eta Udalaren iragarki oholera, han paratzeko.
Bosgarrena._Erabaki hau erregistroaren arabera eremu horretako jabeak direnei jakinaraztea, eta entzunaldia ematea, jendaurreko epearen adinakoa, gainera; hau da, hogei egun, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izanen dute epe horretan".
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
San Adrianen, 2007ko maiatzaren 11n._Alkate udalburua, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.
Iragarkiaren kodea: L0708247