II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
SAN ADRIAN
Arau Subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2006ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
"Lehendabizikoa._Hasiera batean onestea San Adriango Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetako aldaketa, 40. artikuluan (AR-1 a banaketa eremuaren gaineko ordenantzetako industria ertaina) eragina duena, industrialdea handitzeko (S-1 sektoreko plan partziala, Arau Subsidiarioetako aldaketa gisa tramitatua). Sustatzaileak aurkeztu beharko duen dokumentazio berrian determinazio hauek jasoko ditu, arkitektoaren txostenari jarraituz, jendaurrean erakusteko:
_Antolamendu motari dagokionez: hasierako testuari eusten zaio, hau da, ez da onartu proposatutako aldaketa; izan ere, badaude determinazio hori betetzen duten beste eraikin batzuk. Gainera, eraikitako multzoaren homogeneotasuna mantentzen da eta ez du arazorik ekartzen egin gogo diren eraikinetan.
_Baimendutako erabilerei dagokionez: eginen diren bulego eta eraikinek poligonoko B eta C kaleetara eman beharko dute, lurzatiko eraikinek bete beharreko baldintzak homogeneoak izan daitezen.
Bi kaletara ematen duten lurzatiak daudenez, proposamenak kontuan hartzen ditu kantoiko azpilurzatietan bi kaletara ematen duten erabilerak.
_Eraikuntzaren altuerari dagokionez: eraikinek 10 m-ko altuera izanen dute, gehienez ere, 5. lurzatiko azpilurzatietan, zein den ere haien azalera, eraikinen homogeneotasunari eustearren.
_Sarbideei dagokienez: proposamenak kontuan hartzen du badaudela kantoiko azpilurzatiak, lurzatia mugatzen duten kale guztietatik sartzea uzten baitu.
Bigarrena._Proposamenaren sustatzaileari eskatzea, erabaki honen hasierako onespena jendaurrean jarri aurretik (eta, betiere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera argitaratzeko igorri baino lehen), dokumentazio osoa aurkeztu dezala, erabaki honen lehen puntuan ezarritako alderdiak zuzentzen dituena, alegia.
Hirugarrena._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean (lehen puntuan adierazitako dokumentazioa, udal arkitektoaren adostasuna duela, aurkeztu ondotik), iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta."
San Adrianen, 2007ko maiatzaren 9an._Alkate udalburua, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.
Iragarkiaren kodea: L0707851