67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2007ko martxoaren 21eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 24, 25, 26, 27 eta 56. lurzatien xehetasun azterlana, Proyectos y Construcciones Legarbe, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearean 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espediente jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegazioarik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Etxarri Aranatzen, 2007ko martxoaren 21ean._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0708607