II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
AURITZ
Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena
Aurizko Udalak, 2007ko apirilaren 19ko osoko bilkuran, 2007. urteko udal aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen hura, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.
Auritzen, 2007ko apirilaren 25ean._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.
Iragarkiaren kodea: L0708196