67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 06/2007 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko martxoaren 12ko osoko bilkura arruntean, eta 2007ko aurrekontuko (2005etik luzatua) aurrekontua betearazteko oinarrietako 13.ean xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 06/2007 espedientea, hainbat kreditu gerakin sartuko baitira

Iragarkia 2007ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 30ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, lege bereko 202.1 artikuluari dagokionez, ezarritako hamabortz eguneko epea inork alegazio edo erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren bukaeran xedatutakoari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Gerakinen sarrera:

_Gastu konpromisoei dagozkien gerakinak

6. kapitulua. Zenbatekoa: 565.159,30 euro.

Gerakinen sarrera, guztira: 565.159,30 euro.

Finantzaketa.

Indarra duen aurrekontuan (2005etik luzatutakoan) gastuen gainetik dauden dirusarreren soberakinaren kontura.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikulua betetzeko, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jo daitekeela errekurtso hauetakoren bat aurkeztuz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2007ko apirilaren 23an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0706737