67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OTSAGABIA

2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2007ko apirilaren 19an egin bilkuran, 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori erreklamaziorik jaso gabe amaitzen bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Otsagabian, 2007ko apirilaren 20an._Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0706701