67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BARBARIN

Higiezinaren salmenta

Barbaringo Udalak, 2006ko azaroaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen plegu itxien enkante publikoaren bidez eraikin bat eta hari lotutako lurra besterentzea. Barbaringo El Alto kalearen 5. zenbakian dago (1. poligonoko 9. lurzatiaren puska bat da).

Beheko solairua eta haren gaineko beste bi solairu ditu. Orubearen 117,95 metro koadro hartzen ditu; hari lotutako lurrak, eraikinaren hondoan dagoenak, 52,85 metro koadro. Lizarrako Jabetza Erregistroan dago sartuta (3270. liburukia, 16. liburua, 5. orria).

Hasierako prezioa 79.327,14 eurokoa da.

Proposamenak aurkezteko epea 26 egunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Enkanteko gutun-azala irekitzeko ekintza Barbaringo Udaletxean eginen da, ekainaren 29an, arratsaldeko ordu batean.

Administrazio klausulen agiria interesdunen eskura dago Udalaren idazkaritzan (Carrera kalea, z.g., 31243 Luquin, astearteetan eta ostiraletan; 948 537014 telefonoa) eta Lizarrako Imprenta Jordana kopia dendan.

Barbarinen, 2007ko apirilaren 23an._Alkatea, María Carmen Iturri Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L0708134