67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1424/2007 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Pilar Ferrero Peso andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren menpekoa den Hirugarren Adinekoentzako Zentroen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuko 8. artikuluan, arau beraren 3. artikuluari dagokionez, haren erakunde autonomoen eskurantzak xedatzen ditu.

Horiek horrela, eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen maiatzaren 21eko 31/2006 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak uztailaren 17an eman zuen 156/2006 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arloko Laguntzaren zuzendariordea erakunde horretako zuzendari kudeatzailearen ordezko izendatzen da, Estatutuetan ezarritako ordezkapenik ezean.

EBATZI DUT:

1. Pilar Ferrero Peso andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren menpekoa den Hirugarren Adinekoentzako Zentroen Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2007ko apirilaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileriaren Atalari eta Laguntza Soziosanitarioaren Atalari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari eta Funtzio Publikoaren Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 13an._Menpekotasunen arloko Laguntzaren zuzendariordea, erakunde horretako zuzendari kudeatzailearen ordez, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0706358