67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

880/2006 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Naiara Fernández Gabilondo andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Altsasuko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Ekainaren 5eko 225/1992 Foru Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak kargugabetzen ahalko ditu Osasun Eskualde Oinarrizkoetako eta Adimen Osasuneko zuzendariak eta Erizaintza Unitateko buruak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Naiara Fernández Gabilondo andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Altsasuko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena egin dioten lanpostuaren jabetza hartu beharko du jakinarazten diotenetik hamar egun naturaleko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Langileriaren Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 11n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0708155