67. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

345/2007 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez prezio berriak onesten dira operadore eraldatzaileentzat eta gehieneko zenbatekoa ezartzen da operadore produktoreentzat, lortutako produktuek Esnetarako Behi Aziendaren Produkzio Integratuko arauak betetzen dituztela zaindu, kontrolatu eta ziurtatzeagatik.

2003ko urriaren 20ko Foru Aginduak, Nafarroan produkzio integratua egiteko erregistroa eta kontrol sistema arautzen dituenak, bere 6. artikuluan, finantzabideaz ari dela, zehazten du Koordinazio Batzordeak kontrol eta ziurtapenerako erakundeak bere funtzionamendu kostuak finantzatzeko proposatzen dituen prezioen berri emanen duela, eta prezio horiek aplikatu aurretik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak onetsi beharko dituela.

Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazi du Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak, 2007ko urtarrilaren 3ko bilkuran, operadore produktoreentzako prezioak mantentzearen aldeko txostena eman zuela, eta lortutako produktuek Esnetarako Behi Aziendaren Produkzio Integratuko arauak betetzen dituztela zaindu, kontrolatu eta ziurtatzeagatik, ustiategi bakoitzeko gehienez 750 euroko zenbatekoa ezartzearen aldekoa.

Halaber, operadore eraldatzaileentzako prezio tarte berriak onestea erabaki zen, Abere Produkzio Integratuko esne eraldatuko litro kopuruaren araberakoak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Operadore produktoreentzat prezioak mantentzea, eta gehienez 750 euroko zenbatekoa ezartzea ustiategi bakoitzeko.

2. Operadore eraldatzaileentzako prezio tarte berriak onestea, Abere Produkzio Integratuko esne eraldatuko litro kopuruaren araberakoak. Prezio tarte hauek ezarri dira:

_1.000.000 litro esne eraldatu baino gutxiago: 750 euro.

_1.000.000tik 10.000.000ra litro esne eraldatu: 1.200 euro.

_10.000.000 litro esne eraldatu baino gehiago: 1.800 euro.

3. Ebazpen honen berri ematea Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeari eta Abere Ekoizpenaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko apirilaren 20an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0706877