I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
1565/2007 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Telekomunikazio ingeniaria izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, aldatzen da deialdiaren 6. araua eta finkatzen da oposizioaren lehenbiziko ariketarako eguna.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 13an emandako 2773/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazio ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko abenduaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 147. zenbakian.
Apirilaren 16ko 1253/2007 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko bere ordezkari hautatu zituen kideak izendatu ziren. Zerrenda hori 2007ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 2an.
Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
Ebatzi dut:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Telekomunikazio ingeniaria izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.
2. Deialdiko 6. araua aldatzea, oposizioa 2007ko ekainean hasiko baita.
3. Oposizioko lehen ariketa 2007ko ekainaren 8an, ostiralarekin, eginen da, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuko bilera gelan (Iturrondo industrialdea, 1-1. solairua Burlata). Ariketarako deialdi bakarra egingo da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
4. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.
Iruñean, 2007ko maiatzaren 15ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
ERANSKINA
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
_Txanda irekia
Onartuak:
ABARZUZA CORTAIRE, LUIS
ARAMENDIA MUNETA, JUAN RAMON
AZCONA LOPEZ, JAIONE
AZPARREN ARDANAZ, AINTZANE
BARTUAL GARCIA, FRANCISCO JAVIER
BASTERRECHEA TORRECILLA, NEREA
BELINCHON HERAS, DELIA
BLAZQUEZ FERNANDEZ, AMAIA
CIA GOYEN, IÑIGO
DELGADO HUARTE, DANIEL
DIAZ GALAN, SILVIA
DIAZ ITURRIAGA, MERCEDES
DOMINGUEZ ECHAVARRI, FRANCISCO JAVIER
ECHEVERRIA MARTORELL, SONIA
FERNANDEZ HERAS, JORGE
GARBISU DE GOÑI, UNAI
GARCIA CENOZ, JAVIER
GOÑI ITURRI, AMAYA
GOÑI SOTO, ARITZ
GOÑI VITORIA, ANTONIO
GONZALEZ BARBARIN, EDUARDO
HERNANDEZ RABAL, ANA
HUARTE MARTINEZ, IRENE
IBAÑEZ OTAZUA, OLATZ
ISIDRO TORREBLANCA, JOSE
JIMENEZ GARAYOA, CAROLINA
LARRAYA ESLAVA, MIGUEL ANGEL
LLORENTE BASTERRA, MYRIAM
LOCIGA SANTOS, ARKAITZ
MANGAS MARTINEZ, RUBEN
MARIÑELARENA GURBINDO, ALEJANDRO
MARRUEDO ARRICIBITA, ASIER
MELIZ GABAS, ELENA
MONTESINOS SANTANDER, MIGUEL
MORENO BAQUEDANO, JOKIN
MUÑOZ LABIANO, ANDER
OTEIZA CILVETI, JOSU
PADILLA LOPEZ, ESTHER
REMIREZ MAYAYO, AINHOA
RODES ESTENOZ, CARMEN
ROMANOS FORCADA, IÑIGO
SANZ CORRES, ANAI
SARAGÜETA ALVIRA, MIGUEL JAVIER
TAINTA AUSEJO, SANTIAGO
TURULLOLS CARDENAL, PEDRO
UCAR VARGAS, BEATRIZ
URIARTE BARTOLOME, BORJA
VILLAVERDE LOPEZ, THAIS
ZABALZA ITURRI, LEYRE
Baztertuak:
Inor ez.
Iragarkiaren kodea: F0708212