65. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEDEA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2007ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen kalifikazio juridiko bat aldatzen duen espedientea, 175 metro koadroko lurzati berri bat jabari publikoko ondasun izan ordez Ledeako Udalaren ondareko ondasun izan dadin. San Martin auzoan dago, hirilurreko 1. poligonoko egungo 784 eta 785. lurzatien artean, haien mugetatik hiru metro atzera emanda eta muga hauekin: iparralde, ekialde eta mendebaldetik, kale publikoa, eta hegoaldetik, hirilurreko 1. poligonoko 340. lurzatia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ledean, 2007ko martxoaren 5ean._Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0706443