I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
977/2007 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludunendako lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia ebazten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoak 26ko 977/2007 Ebazpenaren bidez, Ana Elena Redín Armañanzas andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, izendatu du, goi mailako tituludun lanpostuan aritzeko, A maila, eta 7756 lanpostu hutsa esleitu dio, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentura atxikirik eta Iruñean aritzeko.
Deialdia 2006ko 129. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 27an.
Iruñean, 2007ko martxoaren 26an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0706222