65. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BAZTAN

Oihan enkantea

Baztango Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:

1. lotea: Baztango hermendian, Eneko eta Eskoko lepo alderdietan, 26.508 alertze eta larizio pinu, 5.446 estereo zur eta 8.172 estereo enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 42.108,00 euro

2. lotea: Baztango hermendian, Labatoa alderdian, 13.055 larizio pinu, 1.838 estereo zur eta 2.757 estereo enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 13.821,00 euro

3. lotea: Baztango hermendian, Eskisaroi alderdian, 37.302 alertze, 1.946 estereo zur eta 7.785 estereo enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 16.970,00 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %5.

Enkantean parte hartu ahal izateko proposamenak iragarkiaren bukaeran doan ereduari jarraikiz bete eta Baztango Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Horrekin batera aurkeztuko dira Enpresa Sailkapen Agiria, NANaren fotokopia eta udal gordailuzaintzan hasierako prezioaren %5 ordaindu izanaren egiaztagiria, behin-behineko fidantza gisa.

Gutun-azalak eta proposamenak Herriko Etxean irekiko dira, haiek aurkezteko epea amaitu ondoko lehen ostiral baliodunean, goizeko bederatzietan.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Elizondon (Baztan), 2007ko apirilaren 24an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................................. herria: .................................... helbidea: ...................... N.A.N. zenbakia: ........... honako oihan lote honetarako eskaintza egin nahi dut: Baztango Udalak ...........ko ........... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zuen ............ (zehaztu izena eta zenbakia) oihan lotea salduko zuela; bada, hori niri esleitzeko eskatzen dut, balorazio teknikoa zein jarritako baldintzak onartzen baititut, eta prest nago horren truke ......................................... (letraz eta zenbakiz) ......... (hasierako prezioa baino gutxiago ez jarri) ordaintzeko.

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0707855