II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
BAZTAN
Oihan enkantea
Baztango Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko: Artesiagako hermendian, 579 pago, 280 metro kubiko zur eta 420 metro kubiko egur egiten dutenak.
Hasierako prezioa: 6.245,00 euro, eta egin beharreko hobekuntzak, 1.249,00 euro.
Enkantean parte hartu ahal izateko proposamenak iragarkiaren bukaeran doan ereduari jarraikiz bete eta Baztango Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Horrekin batera aurkeztuko dira Enpresa Sailkapen Agiria, NANaren fotokopia eta udal gordailuzaintzan hasierako prezioaren %5 ordaindu izanaren egiaztagiria, behin-behineko fidantza gisa.
Gutun-azalak eta proposamenak Herriko Etxean irekiko dira, haiek aurkezteko epea amaitu ondoko lehen ortziral baliodunean, bederatzietan.
Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai.
Elizondon (Baztan), 2007ko apirilaren 24an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ................................... herria: ................................... helbidea: ...................... N.A.N. zenbakia: ........... honako oihan lote honetarako eskaintza egin nahi dut: Baztango Udalak ...........ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zuen ............ (zehaztu izena eta zenbakia) oihan lotea salduko zuela; bada, hori niri esleitzeko eskatzen dut, balorazio teknikoa zein jarritako baldintzak onartzen baititut, eta prest nago horren truke ................................... (letraz eta zenbakiz) ............................... (hasierako prezioa baino gutxiago ez jarri) ordaintzeko.
(Data eta lizitatzailearen sinadura)
Iragarkiaren kodea: L0707854