II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Plantilla organikoaren behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2007. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2007ko martxoaren 26an.
Lanpostuak
Idazkaria.
Lan kontratudun finkoak
_Gizarte langile bat harrera eta orientabide sozialerako programarako. B maila. Lanpostuko osagarria: %30. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.
_Gizarte langile bat, lanaldi erdiz aritzeko, autonomia pertsonala sustatu eta menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko programarako. B maila. Lanpostuko osagarria: %30. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera. Egoera: hutsik.
_Administrari laguntzaile bat, lanaldi erdiz aritzeko, eta bertze erdia Bortzirietako Hiri-Hondakin solidoak kudeatzeko Mankomunitatean. C maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.
_Sei familia-langile, lanaldi osoan. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskara jakitea Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 1. mailaren arabera. Egoera: 3 lanpostu hutsik.
Langileen izen zerrenda
Idazkaria: José Luis Legarra Iriarte, Etxalarko Udaleko idazkaria. Osagarria: Funtzionarioek A mailan duten hasierako soldataren %10.
Mikel Saralegi Otsakar, harrera eta orientabide sozialerako programako gizarte langilea. B maila. Lanpostuko osagarria: %30. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: hiru hirurteko. (2006/07/22an beteak)
Administrari laguntzailea: Ramona Olatziregi Mitxelena. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %24. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: lau hirurteko (2004/04/01ean beteak). Lanaldi erdia Mankomunitate honetan ematen du eta bertze erdia Bortzirietako Hiri-Hondakin solidoak kudeatzeko Mankomunitatean. Behin-behinekoz lanaldi osoa azken Mankomunitate horretan ematen ari da.
M.ª José Sagarzazu Iguzkiagirre, familia-langilea. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %4. Lan egoera: langile finkoa. Antzinatasuna: sei hirurteko (2006/04/01ean beteak).
Francisca Ramona Ordoki Ubiria eta Pilar Fagoaga Yanci, familia-langileak. E maila. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %18. Antzinatasuna: Francisca Ramona Ordokik bost hirurtekoren %86 (2005/09/15ean beteak).
M.ª Pilar Fagoaga Yanci hirurteko bat (2004/01/01ean betea) Lan egoera: langile finkoak.
_Badaude langile batzuk behin-behineko kontratuekin:
Sonia Salgado Ramos, M.ª Jesús Yanci Amorena, Ana M.ª Indaburu Irazoki y Edurne Echart Irigoyen, familia-langileak. E maila. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %18.
_Antzinatasuna:
_Sonia Salgado Ramos, sei hirurtekoren %30,5 (2006/05/16an beteak.
_M.ª Jesús Yanci Amorena lau hirurtekoren %77 (2005/03/02an beteak).
_Ana M.ª Indaburu Irazoki, bi hirurtekoren %50 (2004/07/07an beteak)
_Edurne Echart Irigoyen, hirurteko baten %50 (2004/01/01ean betea).
Etxalarren, 2007ko maiatzaren 3an._Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.
Iragarkiaren kodea: L0707442