II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TUTERA
Tuteran lehen etxebizitza erosten duten gazteek notariotza eta erregistro gastuak ordaintzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena
Udalbatzak, 2007ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aipatu ordenantzaren 4.2. artikuluko f) letraren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tuteran, 2007ko apirilaren 12an._Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketako zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.
Iragarkiaren kodea: L0706463