65. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Integratuaren eskabidea, S.C.A. Munárriz, L.A eta Díez Barbarin, M.k sustatua.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 934/07 Ebazpena, maiatzaren 7koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: S.C.A. Munárriz, L.A eta Díez Barbarin, M.

Jarduera: Txerri-azienda ustiatzea eta oilaskoak gizentzea.

Tokia: Bias alderdia, 6. pol., 378. lur.(Allotz)

Udalerria: Deierri

Iruñean, 2007ko maiatzaren 10ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0707769