65. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Foruzain izateko 108 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak irailaren 18ko 2289/2006 Ebazpenaren bidez onetsia (2006. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 9koa).

Enrique Lezcano Galindo eta Javier Mariano Monreal Gainza jaunek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte deialdiko hautatze faseko laugarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2007ko maiatzaren 14an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0708058