I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
107/2007 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumeneko ukipenetarako baimena ematen diona, baldintzapean, Ablitas, Ribaforada, Fustiñana, Cabanillas eta Buñuelen telekomunikazioen eroaleak lotzeko gas kanalizazioa erabiltzeko Tenaria, S.A.ri, hark sustatu baitu jarduera.
2006ko azaroaren 22an, aipatutako proposamenari dagokion Ingurumeneko ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan, Tenaria, S.A.k sustatua.
Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C-M eranskinean sarturik dago. Beraz, araudi horretan ezarritako tramitea bete behar da. Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen baten bidez Ingurumeneko ukipenetarako baimena eman edo ukatuko du, arrazoituta, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.
4/2005 Foru Lege horren 25.2 artikuluak ezartzen du Ingurumeneko ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Tenaria, S.A.ri Ablitas, Ribaforada, Fustiñana, Cabanillas eta Buñuelen, telekomunikazioen eroaleak lotzeko gas kanalizazioa erabiltzeko baimena ematea.
Baimena ematearekin baldintza eta neurri zuzentzaile hauek bete beharko dira:
Sustatzaileak Ribaforadako hiri lurzoruko hegoaldean eginen dituen jarduketa berriak udal hirigintza planarekin koordinatu beharko dira.
Berezko landaretza duten landalurrak, obrek erasandakoak, belarkiak ereinez lehengoratu beharko dira eta lanak bukatzeko erabateko garbiketa egin; sobratzen diren materialak eta sortzen diren hondakinak bildu eta baimenduriko hondakindegi batera eramanen dira.
2. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak ukipenik eragiten badu horiek gutxitzeko hartu beharreko neurriak bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.
5. Ebazpen hau sustatzaileari, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari,Ablitas, Ribaforada, Fustiñana, Cabanillas eta Buñuelgo udalei eta Tenaria, S.Ari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko martxoaren 21ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0705146