65. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1513/2007 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen da 216/2007 prozedura arruntean gauzaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Amaia Ibáñez Aguirrek eta beste zazpi aurkeztu zuten. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1398/2006 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (lanpostu horietatik 10 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko ziren). Ebazpen haren kontra Amaia Ibáñez Aguirrek eta beste zazpi lagunek gora jotzeko errekurtsoa jarri zuten, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, otsailaren 16ko 76/2007 Foru Aginduaren bidez, ezetsi egin zuen. Foru agindu horren kontra aurkeztu da auzi-errekurtso hau.

Amaia Ibáñez Aguirrek eta beste zazpik administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak otsailaren 16an emandako 76/2007 Foru Aginduaren kontra. Aipatutako foru agindu horren bidez ezetsi egiten zen Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1398/2006 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 19 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (lanpostu horietatik 10 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko ziren).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Amaia Ibáñez Aguirrek eta beste zazpik aurkeztu eta 216/2007 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen honen berri ematea Amaia Ibáñez Aguirreri, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 9an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0707898