65. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

410/2007 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez onesten dira 2007-2008 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan egoera soziokultural edo/eta sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta giza baliabideetarako dirulaguntzak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarriak.

Ebazpen honen bidez onesten diren oinarriek garatzen dute 2007. urteko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 17/2006 Foru Legearen 36.6 artikulua.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 80. eta 81. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza arloan bidezkoak diren neurriak hartu behar ditu, egoera ahulean dauden ikasleei behar duten laguntza emateko, hezkuntza sisteman ezarritako hezkuntza eta prestakuntza xedeak lor ditzaten.

Hezkuntza Departamentuak ikasle horiei laguntza eman die hainbat baliabide ekonomikoren eta giza baliabideren bitartez, hala nola, irakasle laguntzaileen eta bestelako diru baliabideen bidez. Baliabide horiek 2006-2007 ikasturterako eman ziren, apirilaren 11ko 364/2006 Ebazpenak onetsitako deialdi publikoaren bidez, zeina ebatzi baitzen ebazpen hauen bitartez: abuztuaren 28ko 859/2006 Ebazpena, urriaren 30eko 1096/2006 Ebazpena, abenduaren 11ko 1138/2006 Ebazpena eta otsailaren 20ko 119/2007 Ebazpena.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena aurkeztu du egoera sozial edo kultural ahulean dauden ikasleak eskolatzen laguntzen duten ikastetxe itunduek haiei arreta emateko behar dituzten baliabideak aztertu eta horiek eskuratzeko dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, 2007-2008 ikasturtekoa, onesteko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2007-2008 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan egoera soziokultural edo/eta sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak esleitu eta horietarako dirulaguntzak emateko deialdi publikoaren oinarriak onestea.

2. Deialdi honen xede diren giza baliabide eta baliabide ekonomikoetarako dirulaguntzarako kredituak 850.000 euro eginen du, gutxi gorabehera. Horietarik 333.200 euro 2007ko aurrekontuko "Ikastetxe itunduei laguntzak ematea immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako" izeneko 423001-41610-4811-322002 kontusailetik hartuko dira. Gainerakoa, 516.800 euro, 2008ko gastuen aurrekontuan izen horrekin prestatzen den kontusailaren kontura.

3. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzua, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua, Giza Baliabideen Zerbitzua, Eskolatze Batzordeko lehendakaria, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atala, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Atala eta Hezkuntza Itunen Bulegoa.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 7an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

2007-2008 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan egoera sozial edo kultural ahulean dauden ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak

1._Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak esleitzea egoera sozioekonomiko edo/eta soziokulturalak direla-eta hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleak eskolatzen laguntzen duten ikastetxe itunduei, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 80. artikuluari jarraikiz.

Deialdi honetan ez dira sartzen atzeraturik dauden ikasleendako curriculum egokitzapenak egiteko eta aniztasunari arreta emateko bestelako neurri arruntak hartzeko baliabideak. Baliabide horiek itun arrunteko dotazioetan daude sarturik.

Horrenbestez, ebazpen honen arabera ematen diren baliabideak deialdi honen xede diren ikasleentzako erabiliko dira oso-osorik.

2._Baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak.

Deialdi honetan aipatzen diren hezkuntza premia berariazkoak laguntzeko, giza baliabide hauek emanen dira: irakasle laguntzaile bat, Lehen Hezkuntzan eta DBHn gutxienez ere bi urtez atzeraturik dabiltzan ikasleekin lan eginen duena.

Irakasleen soldatak, antzinatasuna eta karga sozialak Administrazioak ordainduko ditu zuzenean, ordainketa eskuordetuaren bidez, irakasleen eta ikastetxe bakoitzeko titularraren arteko lan-harremana galarazi gabe, eta Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean inolako lan harremanik sortzen ez duela, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluaren arabera.

Deialdi honen bitartez giza baliabideak emateko, ikastetxe itunduek aplikatu beharko dituzte Hezkuntza Administrazioaren eta irakaskuntza pribatuko enpresa erakundeen eta sindikatuen artean adostutako neurriak, hain zuzen, itunak eta ebazpen honetan aipatzen diren diruguntzak iraungitzearen ondorioz ukitutako irakasleak eta langile osagarriak birkokatzekoak.

Ematen diren baliabide ekonomikoak egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleak integratzen sortzen diren oztopoak hein batean gainditzeko erabiliko dira. Baliabide ekonomiko horiek ikastetxe itunduek jasotzen duten modulu ekonomikoko "beste gastu batzuk" sailari erantsiko zaizkio. Horren aplikazioa ikasturte bakoitzaren amaieran justifikatuko da, hezkuntza ituneko "beste gastu batzuk" sailarekin egiten den prozedura erabiliz, hau da, zenbateko horien aplikazioari buruz Eskola Kontseiluak hartutako erabakiaren ziurtagiria ikastetxeko titularrak aurkeztuz.

Ikasleen ekipamendu pertsonalerako laguntzak eta jantoki zerbitzurako eta beste gastu batzuetarako dirulaguntza bi hilean behin ordainduko dira. 2007-2008 ikasturtean, haien ikastetxean %8 edo gehiago atzerriko ikasleak diren ikastetxeentzako laguntza osagarriak ordainketa bakarrean eginen dira, behin deialdia ebatzi eta gero.

2007-2008 ikasturterako baliabide hauek ematen ahalko dira, gehienez ere, xedeen arabera:

a) Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egoera soziokultural ahulean dauden ikasleei integratzen laguntzeko, irakasle laguntzaileen 200 eskola ordu, gehienez.

b) 116.900 euro, egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleen ekipamendu pertsonalerako.

Baliabide ekonomikoen azken hartzailea ikaslea bera izanen da, eta horiekin ordainduko dira ikasturtearen hasieran ikasle bakoitzaren ekipamendua, eskolako lan-irtenaldietan parte hartzea eta ikasleentzako beste jarduera osagarri batzuk. Xede horrekin 150 euro arte ordainduko dira ikasturtean, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle bakoitzeko.

c) 228.100 euro, eskola jantokiko zerbitzurako. Ikastetxeei 400 euro ordainduko zaizkie, gehienez, ikasturtean, eskolan egoki integratzeko zerbitzu hori behar duten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle bakoitzeko.

d) 70.200 euro, egoera ahulean dauden ikasleei laguntza emateak sortzen dituen funtzionamenduko beste gastu osagarri batzuetarako.

Ikastetxeei 120 euro arteko laguntza osagarria emanen zaie ikasle bakoitzeko, ikasle mota horri laguntzeko behar diren funtzionamendu gastuetarako, hain zuzen, baldin eta haien ikastetxean eskolatzen diren ikasleen %10 edo gehiago 2. b) atalean aipatu ikasleak badira.

e) Ikastetxeei 74.800 euro emanen zaizkie, baldin eta haien ikastetxean eskolatzen diren ikasleen %8 edo gehiago atzerriko ikasleak badira, ikasle horiei eskolatzen eta gizarteratzen lagundu eta ikastetxean hobeki integratzeko.

3._Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Deialdi honetako 1. puntuan aipatu ezaugarriak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe itunduek eskaera orria aurkeztu beharko dute departamentu honetako Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzuari zuzenduta, egutegi honekin bat:

_2007ko ekainaren 8a arte: irakasle laguntzaileek astean zenbait eskola ordu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egoera soziokultural ahulean dauden ikasleei integratzen laguntzen erabiltzeko eskaera.

_2007ko irailaren 1etik 20ra, eskaera hauek:

.Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleen ekipamendu pertsonalerako dirulaguntza.

.Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleen eskola jantokiko zerbitzuaren kostuetarako dirulaguntza.

.Atzerriko ikasleak eskolatzen laguntzeko dirulaguntza.

3.2. Eskaera hori ikastetxeen erregistro berezian agertzen den ikastetxe bakoitzeko titularrak aurkeztu beharko du. Titularra pertsona juridikoa denean, horren ordezkaritza legala duenak sinatu beharko du eskaera eta, horretarako, aipatu ordezkaritzaren notario-ahalorde askietsia edo horren fotokopia konpultsatua erantsiko dio eskaerari, ahalorde hori hezkuntza itunak berritu edo aldatzeko beste tramiteren batean aurkeztu denean izan ezik.

Eskaerarekin batera ondoko hauek aurkeztuko dira:

a) Irakasle laguntzaileek astean zenbait eskola ordu Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egoera soziokultural ahulean egon eta curriculumaren egokitzapenak behar dituzten ikasleei integratzen laguntzen erabiltzeko proposamena. (III. a eranskina)

Ikastetxeak egoki jotzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, ikastetxe horretan eskolatutako egoera soziokultural ahulean egon eta hezkuntza laguntzako premia berariazkoak dituzten ikasleak ongi ezagutu eta baloratu ahal izateko.

Aurkezten diren datuak "Egoera soziokultural ahulean dauden ikasleen hezkuntza premiak" deritzon fitxategikoekin alderatuko dira.

b) Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleen ekipamendu pertsonalerako dirulaguntza eskaera. (III. b eranskina)

Laguntzak ikastetxeen bitartez baizik ez dira eskatuko eta, eskaerarekin batera, familia unitatearen 2006ko dirusarrerei buruzko zinpeko aitorpena aurkeztuko da. (III. e eranskina)

Ekipamendu pertsonalaren xede den ikasle bakoitzaren urteko familia errenta ez da 15.000 euro baino gehiagokoa izanen. Deklaratzen duten familia errentaren datuak Nafarroako Zerga Ogasunean edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko agiritegietan kontsultatzen ahalko dira.

c) Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleen eskola jantokiko zerbitzuaren kostuetarako dirulaguntza eskaera. (III. c eranskina)

Hezkuntza Departamentuak emanen dituen jantokietarako laguntza eskaerak ikastetxeen bitartez baizik ez dira eginen. Halaber, kasuan kasuko udaletako gizarte zerbitzuei eskatuko zaizkie, eta bat etorri beharko dute erakunde bietan.

Gizarte zerbitzuek, behin eskaerak aztertu eta baloratu ostean, Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko diote eskola jantokiko zerbitzuaren kostuengatiko dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleen zerrenda.

Udalek emanen dituzten jantokiko laguntzak Hezkuntza Departamentuak erabakitzen dituen laguntzen osagarriak izanen dira.

d) Atzerriko ikasleak eskolatzen laguntzeko dirulaguntza eskaera. Dirulaguntza haien ikastetxean atzerriko ikasleak (ikasleen %8 edo gehiago) eskolatuta dituzten ikastetxeei zuzentzen zaie. (III. d eranskina)

e) Ikastetxearen aitorpena, laguntzen jasotzaileek irakaskuntzaren kuota ordaintzeko inolako diru-ekarpenik egiten ez dutela adierazteko.

3.3. Laguntza eskaerak eta eskatzen den dokumentazioa 3.1 atalean adierazitako daten aurretik aurkeztuko dira, Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 posta kodea) edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren tokietan. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, ikastetxeek zazpi egun naturaleko epea izanen dute dokumentazioan egindako akatsak zuzentzeko.

4._Egoera soziokultural edo/eta sozioekomiko ahulean egon eta deialdi honetan ezarritako epearen ondotik eskolatzen diren ikasleei laguntzeko eskaerak.

4.1. Dirulaguntza emanen zaie, baita ere, egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei, eskolan egoki integratzeko 2. atalean jaso eta atal horretan bertan ezarritako epea amaitu ondoren sortzen diren eskola ekipamendurako edo/eta jantokiko zerbitzurako laguntzetarako. Azaroaren 30etik aurrera eskatzen diren laguntzen zenbatekoa ikasturtea bukatzeko gelditzen den denboraren heinekoa izanen da, ikasturtea hamar hilabetekoa dela kontuan hartuta, baldin eta behar beste diru badago 2007ko aurrekontuko "Ikastetxe itunduei laguntzak ematea berariazko hezkuntza premietarako" izeneko kontusailean edo 2008ko gastuen aurrekontuan izen horrekin prestatzen den kontusailean.

5._Baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak iraungitzea.

5.1. 2006-2007 ikasturtean emandako baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak ikasturte hori bukatutakoan iraungiko dira. Baliabideok ebazpen hauen bidez onetsi ziren: abuztuaren 28ko 859/2006 Ebazpena, urriaren 30eko 1096/2006 Ebazpena, abenduaren 11ko 1138/2006 Ebazpena eta otsailaren 20ko 119/2007 Ebazpena.

Baliabide horiek ikastetxe berberetan luzatzen ahalko dira edo beste batzuei eman, ebazpen honen 6. atalean azaltzen diren proposamenaren eta ebazpenaren arabera.

Giza baliabideak ikasturtea bukatu arte mantenduko dira, baldin eta hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko behar berberek badiraute ikastetxe itundu horietan. Urtero, ikasturtez ikasturte aldatzen ahalko dira, hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko beharrak aldatzen diren heinean. Horretarako, ikasturte bakoitzean ebazpen bat argitaratuko da, hurrengo ikasturtean xede horretara bideratuko diren giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak aldatu, murriztu, handitu edo kentzeko bidea emanen duena, dauden beharrak aztertu eta baloratu ondoren.

6._Deialdiaren prozedura eta ebazpena.

6.1. Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuak izendatzen dituen teknikariek eskaera egiten duten ikastetxe guztien gaineko txosten bakarra prestatuko dute. Txosten horrek honako hauek bilduko ditu:

a) Ikastetxearen identifikazio datuak.

b) Egoera sozial ahulean dauden ikasleengan antzemandako behar ekonomikoak eta hezkuntza laguntzako beharrak aztertu eta baloratzea.

Txosten horretan sartuko da ikasle horien eskolatzeari erantzuteko behar diren giza baliabideen eta baliabide ekonomikoen proposamena, deialdian ezarritako kopuru osoak inola ere gainditu ezin izanen dituena.

6.2. Balorazio prozesua bukatuta, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak, Balorazio Batzorde Teknikoak aurrez balorazioa eginda, behin-behineko proposamena eginen du, ikastetxeei jakinaraziko zaiena, bost eguneko epean egoki deritzoten alegazioak edo erreklamanzioak aurkez ditzaten.

Organo Instruktoreak erreklamazioak ebatzi ondoren, behin betiko ebazpen proposamena igorriko zaio Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean erantzuna eman dezan. Gero, ebazpena ikastetxeetara igorriko da, dirulaguntzarik eman ote zaien adieraziz.

Epe horretan jakinarazpen espresurik ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

6.3. Laguntzetarako baliabide ekonomikoak, 2. atalean jasotzen direnak eta 6.2 atalean ezarritako epea amaitu ondoren sortzen direnak, Hezkuntza zuzendari nagusiak emanen ditu, ebazpen bidez, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzuak txostena eman ondoren, eta aurkeztutako eskaeren hautapena egin behar duen batzordeak proposaturik.

Epe horretan jakinarazpen espresurik ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

6.4. Ikastetxe itunduek laguntzen onuradun diren ikasleen gurasoei jakinaraziko dizkiete laguntzen zenbatekoak eta haien kontzeptuak.

Dagokien gizarte zerbitzuei jakinarazi aurretik, ikasleen legezko ordezkariek datuak lagatzeko baimena eman beharko dute, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat.

7._Organo eskudunak.

Laguntzak emateko prozedura instruituko duen organoa Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzua izanen da.

Eskaerak hautatzeko batzordeak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua:

_Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigrazio Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordekideak:

_Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria, edo bere ordezko ikuskatzailea.

_Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

_Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Ataleko burua.

_Kultura-aniztasunaren eta Immigrazioaren atalburua.

_Kultura-aniztasunaren eta Immigrazioaren Ataleko bi kide.

Idazkaria:

_Departamentuko Idazkaritza Teknikoko legelari bat.

8._Errekurtsoak.

8.1. Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, deialdia argitara eman edo dagokien ikastetxeei jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena:......................, herria: ..............., helbidea: ............, telefonoa: ....... , NAN zk.: ................, ........................ikastetxe itunduaren izenean.

Zuen aurrean,

honako hau azaltzen dut:

2007ko ..........aren .......... (e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ...... zk.dunean, egoera sozial edo kultural ahulean dauden ikasleei laguntzeko baliabide materialak eta giza baliabideak emateko deialdia ikusirik eta baldintza guztiak betetzen ditudalarik, deialdi horren arau guzti-guztiak onartzen ditut eta eskatutako agiri guztiak aurkeztu ditut.

....................(e)n, 2007ko .....................aren .....(e)an

Aitortzailearen sinadura Zigilua, enpresen kasuan

III. A ERANSKINA

Irakasle laguntzaileek astean zenbait eskola ordu Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egoera soziokultural ahulean dauden ikasleei integratzen laguntzen erabiltzeko eskaera

Ikastetxea:

Herria:

Ikastetxean eskolatuta dauden ikasle kop.: ...............

_Dirulaguntza eskatzen duten ikasleen zerrenda:

Deiturak: ................................. Izena:

Etapa/maila: .................

Eskatzen diren orduak: ............

CE mota: ..................

Oharrak:

III. B ERANSKINA

Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleen ekipamendu pertsonalaren dirulaguntzarako eskaera

Deiturak (ikaslea): ...................................... Izena:

Etapa/maila: .................

Deiturak (guraso edo tutorea): ............................... Izena:

Familia errenta: ....................

Oharrak:

III. C ERANSKINA

Egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleen eskola jantokiko zerbitzurako dirulaguntzarako eskaera

Ikastetxea: ........................................ Herria:

_Dirulaguntza eskatzen duten ikasleen zerrenda:

Deiturak (ikaslea): .................................. Izena:

Etapa/maila: ..................

Oharrak:

III. D ERANSKINA

Haien ikastetxean atzerriko ikasleak (ikasleen %8 edo gehiago) eskolatuta dituzten ikastetxeentzako dirulaguntza eskaera

Ikastetxea: .............................................. Herria:

Ikastetxean eskolatuta dauden ikasle kop.: ..........

_Atzerriko ikasleen zerrenda:

Deiturak: ........................................... Izena:

Etapa/maila: ..................

Sorterria:

Oharrak:

III. E ERANSKINA

Familia errentaren zenbatekoaren zinpeko aitorpena

Izena:......................, NAN edo pasaporte zk.: ................, jaioterria: ..............., bizitokia: ............, kalea/plaza/etorbidea: ................, zk.: ....., solairua: .........., telefonoa: ........................

Zin egiten dut:

Nire falimia unitatearen 2006ko dirusarrerak hauek izan direla:

Halaber, aditzera ematen dut .................................... ikastetxeari baimena ematen diodala .............................. ikasleak laguntza horiek jaso dituela jakinarazteko dagokien gizarte zerbitzuei, egoki deritzen laguntza osagarriak tramitatu eta kudeatze aldera.

Aitortzen dut badakidala deialdia egin duen administrazio unitateak ahalmena duela baliabide telematikoen bitartez eskatzeko deialdi honetan adierazten diren zerga baldintzak betetzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Eta behar diren ondorioetarako jasota geldi dadin, agiri hau sinatzen dut, .................(e)n, 2007ko ..............aren .........(e)an

Sinatua

Iragarkiaren kodea: F0707867