I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
1156/2007 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, "Altsasu-Arbizu 30 kV DC-ko linea" izeneko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko dei egiten duena.
Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, otsailaren 28ko 522/2007 Ebazpenaren bidez, "Altsasu-Arbizu 30 kV DC-ko linea" izeneko proiektua onetsi eta instalazio horren onura publikoa onetsi zuen.
Onura publikoaren adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela-eta, bidezko da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. "Altsasu-Arbizu 30 kV DC-ko linea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Altsasuko, Urdiaingo, Iturmendiko, Bakaikuko eta Etxarri Aranazko udaletako alkateei edo haien eskuordetza hartzen duten zinegotziei 2007ko ekainaren 26an eta 27an udaletxe horietan ager daitezen, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak egiteko.
Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.
Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek. Titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.) eta, egoki baderitzo, peritoak eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.
2. Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa desjabetzaren onuradun deklaratzea.
3. Carmen Oteiza Ugarte eta Beatriz García El Busto Administrazioaren ordezkari izendatzea, bata zein bestea, Marta Iraizoz San Julián eta María Jesús Echeverría Ororbia, enpresa onuradunaren ordezkari, bata zein bestea, eta Alfredo Torreblanca Lafraya, María Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri, enpresako peritu, bata zein bestea, haiek sina ditzaten okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Altsasuko, Urdiaingo, Iturmendiko, Bakaikuko eta Etxarri Aranazko udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea. Argitalpen horiek I. eranskineko zerrendan agertzen diren titularrendako jakinarazpen gisa balioko dute.
Iruñean, 2007ko apirilaren 25ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.
I. ERANSKINA
Helbide ezezaguna duten titularrendako hitzordua
Aktak egiteko tokia: Iturmendiko Udaletxea.
Eguna: 2007ko ekainaren 26a.
Ordua: 12:30. Titularra: Felipe Irisarri Villuendas. Helbidea: ezezaguna. Finkaren kodea: IT-233. Poligono zk.: 2. Lurzati zk: 233.
Ordua: 12:45. Titularra: Rufina Garagarza Galparsoro. Helbidea: ezezaguna. Finkaren kodea: IT-237. Poligono zk.: 2. Lurzati zk: 237.
Ordua: 12:45. Titularra: María Garagarza Galparsoro. Helbidea: ezezaguna. Finkaren kodea: IT-237. Poligono zk.: 2. Lurzati zk: 237.
Ordua: 12:45. Titularra: Luciano Garagarza Galparsoro. Helbidea: ezezaguna. Finkaren kodea: IT-237. Poligono zk.: 2. Lurzati zk: 237.
Ordua: 12:45. Titularra: Eulalia Garagarza Galparsoro. Helbidea: ezezaguna. Finkaren kodea: IT-237. Poligono zk.: 2. Lurzati zk: 237.
Ordua: 13:15. Titularra: María Luisa Galarza Elgorabal. Helbidea: ezezaguna. Finkaren kodea: IT-276. Poligono zk.: 2. Lurzati zk: 276.
Ordua: 13:15. Titularra: Amaya Galarza Algorzabal. Helbidea: ezezaguna. Finkaren kodea: IT-276. Poligono zk.: 2. Lurzati zk: 276.
Iragarkiaren kodea: F0707138