65. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

1154/2007 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, "Getze-Galarko goi-ordokiko industrialdea" izeneko desjabetze proiektuan ordainketa eta okupazio aktak egiteko deia egiten duena.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiaren apirilaren 18ko 113/2007 Ebazpenaren bidez behin betikoz onetsi zen "Getze-Galarko goi-ordokiko industrialdea" izeneko desjabetze proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Behin betiko onespenak berekin dakar desjabetzea presakoa deklaratzea, eta lurrak okupatzeko bidea ematen du, Administrazioak paratutako balio justua ordaindu edo gordailatu ondotik. Hortaz, ondasun eta eskubide horien titularrei dei egiten zaie ordainketa eta okupazio aktak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. "Getze-Galarko goi-ordokiko industrialdea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, baita Noain, Beriain eta Galarko udaletako alkateei edo delegatutako zinegotziei ere, ordainketa eta okupazio aktak egiteko. Noaingo Udaletxean ekainaren 12an eta 13an izanen da, Beriaingoan ekainaren 13an eta Galarkoan ekainaren 14an.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara aipatutako titularrek agertu beharko dute, edo, bestela, zuzenbidean baliozko den moduan baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela.

2. María Carmen Oteiza Ugarte eta Beatriz García El Busto Administrazioaren ordezkari izendatzea, bata zein bestea, eta Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA) enpresa onuradunaren ordezkari Ignacio Nagore Laín eta Francisco Javier Fernández Militino, bata zein bestea, ordainketa eta okupazio aktak eta bidezko diren gainerako agiriak sinatzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Noaingo, Beriaingo eta Galarko udaletxeetako iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko apirilaren 25ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0707141