60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FONTELLAS

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2007ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra. Jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesa duten gainerakoek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.ean ezarritakoari jarraikiz. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.

Fontellasen, 2007ko martxoaren 23an._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0705839