60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

473/2007 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Anbulatorioen eta Laguntza Espezializatuaren Pabilioi-arduraduna izateko lanpostu huts bat (lanpostuaren zenbakia: 66096) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Azaroaren 6ko 1617/2006 Ebazpenaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak onetsi zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Anbulatorioen eta Laguntza Espezializatuaren Pabilioi-arduraduna izateko lanpostu huts bat (lanpostuaren zenbakia: 66096) merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdia 2006ko urtarrilaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 145. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Anbulatorioen eta Laguntza Espezializatuaren Pabilioi-arduraduna izateko lanpostu huts bat (lanpostuaren zenbakia: 66096) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

Onartua:

MARTINEZ ECHAVARRI, M.ª DOLORES

Baztertuak: Inor ere ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Epaimahaiburua: Alberto Margallo Lana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Mahaikidea: Mercedes Ferro Montiú, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Begoña Flamarique Chocarro, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Cristina Rioja Baroja, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Rosario Alcuaz Arana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Ana Michelena Zarraluqui, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: Marcos Boyano Azcona, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: Angel Larrea Andreu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzako Kudeaketa arloko zuzendaria.

_Ordezkoa: Olga Gordillo Gutiérrez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako Langileriaren Ataleko burua.

3. 6.1.1. arauan ezartzen den moduan, lehiatzaileek, behin betiko zerrenda argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, biharamunetik kontatzen hasita, lan-txosten bat aurkeztu beharko dute. Gomendatzen da ale bat paperean aurkeztea eta beste bat euskarri informatikoan (disketea, CDa, etab). Bestela, 5 ale aurkeztuko dira paperean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Deialdiak Tramitatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 20an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0706808