60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRANTZU GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntzarako Mankomunitate honen gizarte zerbitzuak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Irantzu Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2007ko martxoaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntzarako Mankomunitatearen gizarte zerbitzuak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Abartzuzan, 2007ko martxoaren 31n._Mankomunitateko burua, Víctor Pascual Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0705861