60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Zinegotzi eskuordearen 206-H/2007 ebazpena

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duena, eta ekainaren 7ko 489/2006 Ebazpena, Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2007ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta ikusirik I. eranskina eta espedienteari lotutako dokumentazioa, honako hau ebatzi dut:

Horiek horrela, alkatetzak 2003ko abenduaren 16an egindako eskuordetzaren babespean (2004ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 11koa), zinegotzi eskuorde honek.

Erabaki du:

1. Onestea Eguesibarko Udaleko Administrazio Orokorrean, Mantentze Lanetan, Lorezaintzan, Gizarte Ongizatean eta Kulturan 2007an izanen diren jaiegunen egutegia, honako hau, alegia:

_Urtarrilaren 1a: Urteberri.

_Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

_Apirilaren 5a: Ortzegun Saindua.

_Apirilaren 6a: Ortziral Saindua.

_Apirilaren 9a: Pazko biharamuna.

_Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

_Uztailaren 7a: San Fermin.

_Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

_Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

_Azaroaren 1a: Omiasaindu.

_Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

_Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

_Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

_Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2007. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2. Eguesibarko Udalean, lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa, 1.592 lanordu finkatu baitira, Udaltzaingoko langileak kenduta.

Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak nola egin langileek aukeran izanen dute, malgutasuna izanen baita, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20a arte. Zerbitzuen beharren ariora aldatzen ahalko da hori.

Uztailaren 6an, 9an, 10ean, 11n, 12an eta 13an lanaldia 3 ordukoa izanen da, ordutegi honekin:

Uztailaren 6an: 8:00etatik 11:00ak arte.

Uztailaren 9an, 10ean, 11n, 12an eta 13an: 9:30etik 12:30a arte.

Abenduaren 24an lanaldiak bi ordu lehenago izanen du amaiera.

3. Lorezaintza Zerbitzuko langileek neguko ordutegia izanen dute 7:30etik 14:30era astelehenetik ortziralera, eta udako ordutegia, martxotik urrira, biak barne, 7:00etatik 14:30era, astelehenetik ortziralera.

4. Zerbitzu Anitzetako langileek 7 ordu eta 30 minutukoa izanen dute, astelehenetik ortziralera, eguneko lanaldia . 7:30etik 15:00etara nahitaez lan egin beharko da.

5. Erregistro orokorra 8:30etik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko.

Horrela ebatzi, agindu eta sinatu du Ekonomia, Ogasun eta Langileria arloko zinegotzi eskuorde Carolina Potau Menéndezek.

Eguesen, 2007ko urtarrilaren 26an._Zinegotzi delegatua, Carolina Potau Menéndez.

Iragarkiaren kodea: L0705433