60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

125/2007 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Tuterako udal mugapeko 39. poligonoko 99. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektua, Tudela Solar, S.L.k sustatua, eta ingurumen ukipenen azterlana jendaurrean jartzen dituena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tuterako udal mugapeko 39. poligonoko 99. lurzatian eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatzeko proiektua, Tudela Solar, S.L.k sustatua, eta ingurumen ukipenen azterlana jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunez, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Tuterako Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Tuterako Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko apirilaren 11n._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0706276