60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUSTIÑANA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, behean adierazten den egunean, honako hau erabaki du:

Hasiera batean onestea Casas Navarra S.L.k sustatu duen xehetasun azterlana, katastroko Portal-Plaza de los Santos kaleen artean dagoen 234. lurzatiko fatxada-lerrokadura helburua izanik; agiri teknikoa Faustino Pérez Aznar goi mailako arkitektoak prestatua da eta elkargo ofizialaren 2007ko martxoaren 14ko data du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea, udal idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Fustiñanan, 2007ko apirilaren 10ean._Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0706176