60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BIOTZARI

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Biotzariko Kontzejuaren bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Epe hori iraganik uko egin ez dioten jabeek proiektatutako barrutiari oniritzia eman diotela ulertuko da.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Biotzariko Kontzejuko mugapea.

Biotzarin, 2007ko apirilaren 14an._Kontzejuburua, José María Alonso Bortiri.

Iragarkiaren kodea: L0706414