60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERTIZARANA

Hirigintzako planeamenduko aldaketa, hiri lurzoru finkatuan. Hasierako onespena. Bi etxebizitza egitea Arotzenean, Legasan

Udalak, 2007ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, aho batez hartu zuen honako erabaki hau:

Hasiera batean onestea Bertizaranako Planeamenduko aldaketa puntuala, Arotzenea etxean, 10. zenbakian, Legasako hiri lurzoru finkatuan, 4. poligonoko 24. lurzatiari dagokiona. Aldaketaren ondorioz, bizitza bat eginen da, teilatupeko solairuan. Sustzailea: María Teresa Migueltorena Larregui.

35/2002 Legearen 74.1.a) artikulua betetzeko, argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean egiten diren bi egunkaritan, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, espedientea azter dadin eta, hala bada, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Bertizaranan, 2007ko martxoaren 22an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0705550