60. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CINTRUENIGO

2006ko aurrekontuko 5. aldaketak. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko martxoaren 28an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2006ko aurrekontuko laugarren aldaketak.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Cintruenigon, 2007ko apirilaren 3an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0705799