58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Otsailaren 8ko alkatearen 29/2007 Ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Admnistrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

29/2007 Ebazpena, otsailaren 8koa, Berako alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz bajak emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik, Antonio Garrido Galvezek bere etxean bizi ez denez behean aipatzen den pertsonari Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko aurkeztutako idatzia

_Lançon, Claude.

Kontuan hartuz, Biztanleriaren eta Toki Entitateen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren gaineko Erregelamenduko 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen die, inskripzio okerragatik, aipatutako Araudi horren 54.artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

EBATZI DUT:

1. Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan lehen aipatutako pertsonak ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2. Ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela interesatuei jakinaraztea. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituzten dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzakete.

Beran, 2007ko martxoaren 30ean._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0705865