58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

"Joaquín Maya" interprete gazteen X. lehiaketarako deialdia (biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua)

Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi delegatuak 2007ko apirilaren 16an onetsi zuen "Joaquín Maya" interprete gazteen X. lehiaketarako deialdia (biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua).

Iruñeko Udalak "Joaquín Maya" interprete gazteen X. lehiaketarako deia egin du (biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua), lehia irekiko deia, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrean xedatuari jarraikiz, hasiera batean 2005eko azaroaren 3ko osoko bilkuran onetsi baitzuen Udal honek, onespena behin betiko bihurtu delarik, jendaurreko aldian inork ez baitu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325.1.c artikuluan xedatuarekin bat.

Dirulaguntzen Ordenantza orokorra 2006ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman da argitara, otsailaren 17an.

1._Xedea.

Deialdi honen helburua da saria ematea biolin, biola, biolontxelo eta kontrabaxu ikasketetan matrikulaturiko ikasleen artean interpretaziorik onena egiten dutenei. Ikasle horiek Espainiako edozein musika eskolatakoak izaten ahalko dira, 14 urte baino gehiago ez dituztenak lehiaketa egiten denean eta aurreko urteetan lehiaketa honetan saririk lortu ez dutenak.

2._Sariak.

Musika tresna hauetarako emanen dira sariak:

_Biolina.

_Biola.

_Biolontxeloa.

_Kontrabaxua.

3._Dotazio ekonomikoa.

Deialdi honek gehienez ere aurrekontu zenbateko hau izanen du: 4.200,00 euro sarietarako eta 500,00 euro plaketarako, Iruñeko Udalaren aurrekontu orokorreko 7142300480000 kontusailaren kargura.

Honako sari hauek izanen dira kategoria bakoitzerako, 2. puntuarekin bat:

Lehen saria: 450 euro eta Joaquín Mayaren bustoa.

Bigarren saria: 350 euro eta diploma.

Hirugarren saria: 250 euro eta diploma.

Edozein sari eman gabe uzten ahalko da.

Bigarren saria eta hirugarrena "ex aequo" ematen ahalko dira. Kasu horretan, sariari dagokion diru kopurua interprete sarituen artean banatuko da.

Epaimahaiak bat edo bi aipamen berezi ematen ahalko ditu musi-tresna bakoitzeko, diploma baten bidez eman ere.

Sariko diru kopuruari PFEZaren atxikipena aplikatuko zaio, saria ematerakoan indarra duena aplikatu ere.

4._Izangaien betebeharrak.

Deialdi honetan parte hartu ahalko dute biolin, biola, biolontxelo eta kontrabaxu ikasketetan matrikulaturiko ikasleak. Ikasle horiek Espainiako edozein musika eskolatakoak izaten ahalko dira, 14 urte baino gehiago ez dituztenak lehiaketa egiten denean eta aurreko urteetan lehiaketa honetan saririk lortu ez dutenak.

Sari hauen onuradunei ez zaizkie aplikatuko Dirulaguntzen Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan ezarritako debekuak.

5._Parte-hartzaileek aurkeztuko duten dokumentazioa; epea eta tokia.

Deialdi honekin batera datorren ereduaren arabera beteko dituzte interesatuek eskabideak.

Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

_Lehiatzailearen eta legezko ordezkariaren (aita, ama edo legezko tutorearen) NANaren fotokopia edo Famili Liburuarena.

_Musika ikasketen ziurtagiria.

_Interpretatuko diren obren kopia.

Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

Eskabideak ez baditu betetzen deialdian ezarritako baldintzak, interesatuari errekerimendua eginen zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean hori konpon dezan. Adieraziko zaio ezen, hori egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela; hori baino lehen, ebazpen bat emanen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 71. artikuluan adierazi bezala eman ere.

Eskabideak aurkezten ahalko dira Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean _Merkatuko kalea, 7-9_, erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 72-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_; Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Lehendakaritza, Gizarte Zerbitzuak eta Emakumea eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak_Zapateria k., 40-beheko solairua_) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

Eskabideak Udal honetara igorriko dira, 2007ko ekainaren 1eko 14:00ak baino lehen.

6._Epaimahaia.

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du eta honako pertsona hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko zinegotzi delegatua edo hark eskuordetzen duen pertsona.

Batzordeko kideak:

_Biolineko espezialista bat.

_Biolako espezialista bat.

_Biolontxeloko espezialista bat.

_Kontrabaxuko espezialista bat.

Idazkaria: "Joaquín Maya" Musika Eskolako zuzendaria, tresna guztietarako.

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izanen dira.

Epaimahaiak proposamena eginen du eta organo eskudunari emanen dio, hark sariei buruzko erabakia har dezan.

7._Lehiaketa nola eginen den.

"Joaquín Maya" musika eskolako ekitaldi aretoan eginen da lehiaketa. Biolin lehiaketa ekainaren 25ean izanen da, 10:00etatik aitzina; eta biola, biolontxelo eta kontrabaxuaren lehiaketak ekainaren 26an, 10:00etatik aitzina.

Parte-hartzaileak zenbat diren, antolatzaileak aldatzen ahalko ditu lehiaketa egiteko zehaztu diren data horiek.

Proba bakarra eginen da eta, horretan, lehiatzaileak bi obra interpretatuko ditu, estilo desberdinetakoak eta norberak hautatuak.

Musika tresna bakoitzean, alfabetoaren hurrenkerari jarraikiz joko dute lehiatzaileek, M letrarekin hasita.

Obrak interpretatzeko ordena librea izanen da eta parte-hartzaile bakoitzak ekarriko du lagunduko dion pianojolea.

Epaimahaiak parte-hartzaile baten jarduna eteten ahalko du, hori egitea komenigarria dela ikusiz gero.

Parte-hartzaile sarituek kontzertu bat eginen dute Erraldoien Txokoan (Descalzos, 72), 2007ko ekainaren 26an eta horretan sariak emanen dira.

Lehiaketan parte-hartzeak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du.

8._Errekurtsoen araubidea.

Lehiaketa honetan parte-hartzeak esan nahi du oinarri hauek guztiak eta horiek interpretatzeko eta aplikatzeko antolatzaileak hartzen dituen erabaki guztiak onartzen direla.

Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

INSKRIPZIO ORRIA

Deiturak ........................... Izena

Helbidea

P.K.: ............. Herria ............................... (Probintzia)

Telefonoa .............. Jaioteguna

Sakelako telefonoa ............... Helbide elektronikoa

Egindako ikasketak:

Aitaren, amaren edo tutorearen izen-deiturak

JO BEHAR DITUEN OBRAK

TITULUA AUTOREA IRAUPENA

Aurkeztu beharreko agiriak:

_Lehiatzailearen eta legezko ordezkariaren (aita, ama edo tutorearen) NANaren fotokopia edo Famili Liburuarena.

_Musika ikasketen ziurtagiria.

_Interpretatuko diren obren kopia.

Eguna Sinadura

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betez, lehiatzaileek emandako datuak Iruñeko Udalaren titularitateko fitxategi automatizatu batean sartzen ahalko dira. Era berean, lehiatzaileek eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahal dute, Udalaren Erregistro orokorrera (Merkatuko kalea, 7-9, Iruña) edo erregistro osagarrietara jota: Kulturako Alorra (Descalzos k., 72, 2. solairua), Ingurumen eta Osasuneko Alorra (San Saturnino k., 2, beheko solairua), Hiritarren Babeseko Alorra (Iratxeko monasterioaren k., 2, beheko solairua), Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra (Armada etorbidea, 2, 5. solairua) eta Lehendakaritza, Gizarte Zerbitzuak eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak (Zapateria k., 40, beheko solairua).

Iruñean, 2007ko apirilaren 16an._Zinegotzi delegatua, María Teresa Mur Dallo.

Iragarkiaren kodea: L0706670