58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Hirigintzako hitzarmena jendaurrean

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 25. artikuluan xedatuarekin bat, jendaurrean egonen da, hogei eguneko epean, Polígono Azucarera de Marcilla, S.A.rekin egin kudeaketako hirigintza hitzarmena; horren bidez erabakitzen da, Martzillako Arau Subsidiarioetako 1. sektorea dela-eta, Martzillako Udalari dagokion hirigintza aprobetxamenduaren lagapena (legeak agindua) gauzatzeko, horren ordezko zenbatekoa emanen dela, dirutan. Espedientea udal bulegoetan dago, ikusgai.

Martzillan, 2007ko martxoaren 6an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0706721