58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LAKUNTZA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2007ko martxoaren 30eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako 2. poligonoko 1168. lurzatiaren xehetasun azterlana, Lakuntzako Udalak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, 20 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2007ko apirilaren 10ean._Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: L0706029