58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALTSASU

"Santo Cristo de Otadia" 3. sektorearen plan partzialaren aldaketa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko martxoaren 21ean hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen "Santo Cristo de Otadia" 3. sektorearen plan partzialaren aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Altsasun, 2007ko martxoaren 26an._Alkatea, Asun Fdez. de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0706210