58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

124/2007 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Sarrigurengo Ekohiriaren 10.1/A.2 eta 10.1/A.1 lurzatien xehetasun azterlana, Acciona Solar, S.A.k eta Acciona Energía, S.A.k sustatua, hasiera batez onesten duena.

Espediente horretan goian aipatutako bi lurzatien arteko bide edo komunikazio-bide txiki baten ezaugarriak finkatzen dira, hots, lerrokadurak, kotak eta sestrak.

Xehetasun azterlanaren edukia, 2006-12-27an eta 2007-03-06an ikus-onetsitako dokumentazioan jasotakoaren arabera, zuzena da eta, beraz, hasiera batez onestea proposatzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozen gainerako artikuluetan ezarritako ondorioetarako.

Horrenbestez, Etxebizitza Zerbitzuak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 43. artikuluan agindutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Hasiera batez onestea Sarrigurengo Ekohiriaren 10.1/A.2 eta 10.1/A.1 lurzatien xehetasun azterlana, Acciona Solar S.A.k eta Acciona Energía, S.A.k sustatua.

2. Xehetasun azterlana jendaurrean egonen da hogei egunez. Epe horretan edozeinek bidezkoak iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak egiten ahal ditu idatziz. Horretarako, interesdunek espedientea eskura izanen dute Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Armada etorbidea, 2, 2. oina).

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau Acciona Solar, S.A.ri, Acciona Energia, S.A.ri eta Eguesibarko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 12an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0704434