58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontuen aldaketaren hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2007ko martxoaren 22an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Iruñerriko Mankomunitateko 2007ko aurrekontua aldatzen duen 20070330 zenbakidun espedientea. Aipatu espedienteak 446/4700000 "Garraio Publikoa / Garraio Publikoagatiko Transferentziak" kontusailari 342.719 euroko kreditu osagarria ematen dio, zeina Diru-sarreren aurrekontuko 870. kontusailarekin _"Diruzaintzako Gerakina Gastu Orokorretarako"_ ordainduko baita osorik.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iruñean, 2007ko apirilaren 3an._Mankomunitateko burua, Luis Ibero Elía.

Iragarkiaren kodea: L0706169