58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DORRAO

Aurrekontuko 1/06 aldaketa. Behin betiko onespena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluak 202. artikuluari buruz xedatutakoa betez, 2006ko aurrekontuan hasiera batean onetsitako 1/06 aldaketa 2007ko martxoaren 12ko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren hamabost egun balioduneko epea erreklamaziorik jaso gabe amaituta, behin betikoz onetsirik ulertzen da aurrekontuko aldaketa hori.

Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 214. artikuluak 202.3 artikuluari buruz xedatutakoa betetzeko,behin betikoz onetsitako aurrekontuaren aldaketak argitara ematen dira honela zehaztuta:

Gastuak: ezohiko kreditua

Kontusaila: 581 69201. Kontzeptua: Basoko hobekuntzak. Zenbatekoa: 82.366,59 euro.

Guztira: Zenbatekoa: 82.366,59 euro.

Finantzaketa.

Kontusaila: 56202. Kontzeptua: Egur loteak. Zenbatekoa: 28.975,46 euro.

Kontusaila: 75501. Kontzeptua: Basoko hobekuntzetarako dirulaguntza. Zenbatekoa: 43.322,76 euro.

Kontusaila: 87001. Kontzeptua: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 10.068,37 euro.

Guztira. Zenbatekoa: 82.366,59 euro.

Aditzera ematen da denek jakin dezaten.

Dorraon, 2007ko apirilaren 2an._Lehendakaria, Jesús M. Resano Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0706017