58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAITZ

Aurrekontuko 01/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2007ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, aurrekontuko 01/2007 aldaketaren espedientea:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Araitzen, 2007ko apirilaren 4an._Alkatea, Pedro M. Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0705993