58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LEATXE

Larizio pinuen oihan-enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

1. eta 2. lotea._1. lotea, San Juan alderdian, 6.778 larizio pinu, 4.659,30 m³ zur lodi egiten dutenak; eta 2. lotea, Catxarrieta alderdian, 3.603 larizio pinu, 190,80 m³ zur lodi eta 445,2 m³ enbor txiki egiten dutenak; hasierako prezioa bateratua da bi loteentzat: 135.562 euro gehi %9.

Proposamenak, gutunazal itxietan, udal idazkaritzan aurkeztu behar dira, hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen aurkeztu ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Plikak jarraian irekiko dira. Proposamenetan agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1._Proposamen ekonomikoa, azkenean eransten den ereduari jarraituz.

2._Udal diruzaintzan behin-behineko fidantzatako %2 ordaindu izanaren gordekina.

3._Enpresaren sailkapen agiria.

4._Nafarroako Gobernuko Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, proposizio egileak bere zerga eginbeharrak eguneratuak dituela dioena, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiria interesatuen eskura dago, udal idazkaritzan.

Leatxen, 2006ko apirilaren 20an._Alkatea, Pedro Gorráiz Zabalza.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: .............. Helbidea (herria, kalea, zenbakia): ............ NAN zenbakia: ........... Leatxeko Udalak 2007ko ....aren .......(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ...... zenbakikoan, larizio pinuen lote bat saltzeko argitaratu duen iragarkiaren berri izan dut eta hargatik zenbateko hau eskaintzen dut:

1. eta 2. lotea, 10.381 larizio pinu, 4.850,10 m³ zur lodi eta 962,9 m³ enbor txiki egiten dutenak, honako diru honen truke: .... (letraz eta zenbakiz) ............... euro, gehi BEZa.

Era berean, horretarako onetsitako baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria onartzen dut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0706677