58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARAITZ

Araizko Udaleko plantilla organikoa 2007rako. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2007ko apirilaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udaleko 2007ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.ean ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Araitzen, 2007ko apirilaren 4an._Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0705994