58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GETZE IBARGOITI

Kontzejuaren izenaren aldaketa. Hasierako onespena

Getze Ibargoitiko Kontzejuak, 2007ko otsailaren 26an egin bilkura arruntean, erabateko adostasunez erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskaera ofiziala egitea Kontzejuaren izena aldatzeko, elebitan izan dadin, honelaxe: Salinas de Ibargoiti-Getze Ibargoiti.

Iragarki honen bidez erabakia jendaurrean egonen da hilabetean, interesatu eta herritar guztiek azter dezaten eta alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Getze Ibargoitin, 2007ko martxoaren 14an._Alkate udalburua, Iñigo Valencia Rípodas.

Iragarkiaren kodea: L0706539