58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

446/2007 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 29an emandako 2704/2006 Ebazpenean atzeman den akats materiala zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez ondoko oposizio-lehiaketarako espedientea onetsi zen: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko maisu-maistren kidegoko psikologiako eta pedagogiako behin betiko lanpostuak, merezimendu lehiaketa publikoaren bidez lortuak, betetzen dituzten funtzionarioekin Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko psikologia eta pedagogia espezialitateko 7 lanpostu txanda berezian betetzekoa.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (maiatzaren 4ko E.A.O., 106 zk.), hamabosgarren xedapen iragankorrean ondoko hau xedatzen du: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko psikologia eta pedagogia espezialitatean txanda bereziko oposizio-lehiaketa bidez sartzeko, psikologia edo pedagogia espezialitatearekin maisu-maistren kidegoko orientazio edo aholkularitza psikopedagogikoko behin betiko lanpostuak, merezimendu lehiaketa publikoaren bidez lortuak, betetzen dituzten funtzionarioen administrazio egoera arautu ez duten hezkuntza admistrazioek hiru hilabeteko epea izanen dute, legea onetsi zenetik hasita, txanda bereziko oposizio-lehiaketa baterako deialdia egiteko, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritako ezaugarriekin. Sarbide hori Neurri Fiskal Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 27ko 24/2001 Legeko 45. artikuluan aurreikusia da.

Aipatutako arau horretan xedatutakoa betetzeko asmoz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 9an emandako 900/2006 Ebazpenaren bidez ondoko oposizio-lehiaketarako deialdia onetsi zen: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko maisu-maistren kidegoko psikologiako eta pedagogiako behin betiko lanpostuak, merezimendu lehiaketa publikoaren bidez lortuak, betetzen dituzten funtzionarioekin Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko psikologia eta pedagogia espezialitateko 7 lanpostu txanda berezian betetzekoa.

Hautaketa prozesua bukatu ondoren, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 29an emandako 2704/2006 ebazpenaren bidez, aipatu oposizio-lehiaketa txanda berezian betezeko espedientea onetsi da.

Oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda ebazpen horren azalpen zatian eta eranskinean agertzen da, baina akats material bat egin da, izan ere, prozesua gainditu duen izangai baten bigarren abizena gaizki emana dago: María Esther Tabar Elcanori "Blanco" abizena jarri zaio "Elcano" abizen zuzenaren ordez.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2 artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazketan, adierazten denez, Administrazio Publikoek zilegi izanen dute beren egintzetan dauden akats materialak noiznahi ere zuzentzea ofizioz.

Bidezko da, beraz, atzeman den akats materiala zuzentzea.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko laugarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 29an emandako 2704/2006 Ebazpenaren azalpen zatian eta I. eranskinean, hots, gainditu duten izangaien zerrendan, atzeman den akats materiala zuzentzea, eta horrenbestez:

Honela dioen tokian: "M.ª Esther Tabar Blanco".

Honela behar du: "M.ª Esther Tabar Elcano".

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Atalera eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Hezkuntza eta Zientzia Ministeriora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko martxoaren 12an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: F0704674