58. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 19an emandako 504/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko 28 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (29. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2007ko martxoaren 7koa).

Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Imanol Anaut Ezkerrek eta beste 26 lagunek, José Javier Basterretxea Plazak, Ignacio Arriazu Eizaguirrek, Francisco Javier Leoz Morionesek eta beste 9 lagunek, Miren Nekane Vizcay Urrutiak eta Juan Carlos Laboreo Vielak (honek AFAPNA sindikatuaren izenean). Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2007ko apirilaren 18an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0706678